Gizartea -

'Aquarius'en etorrera

Baliteke 'Aquarius' ontzia beranduago heltzea Valentziara olatuak direla eta

Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen arabera, lau metroko olatuak espero dituzte, eta horrek atzerapenak eragingo ditu ontzien bidaian.

Uno de los 630 inmigrantes rescatados a bordo del barco 'Aquarius'. Foto: EFE.
Uno de los 630 inmigrantes rescatados a bordo del barco 'Aquarius'. Foto: EFE.
Uno de los 630 inmigrantes rescatados a bordo del barco 'Aquarius'. Foto: EFE.

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugarik Gabeko Medikuak GKEk twitter bidez jakitera eman duenez, baliteke Aquarius eta horrekin doazen bi ontzi italiarrak uste baino beranduago heltzea Valentziara lau metroko olatuak espero baitira, eta horrek atzerapenak eragingo baititu ontzien bidaian.

Halaber, Siziliako hegoaldetik gertu dagoela esan du GKEk, eta aurreikuspenen arabera, arratsaldean igaroko dira Siziliako Kanaletik.

Bestalde, Espainiako Armadak hiru ontziak lagunduko ditu Espainiako uretan sartu bezain laster, Margarita Robles Defentsa ministroak jakinarazi duenez.

Aquarius eta beste bi ontziak Valentziako gurutzaldietarako ontzien tokian porturatzeko gomendatu dute teknikariek "eraginkortasun" arrazoiengatik; porturatzekoa zen tokian kontzertu bat baitago larunbatean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Espainiako Gobernua Gizartea Albisteak Italia Valentzia albisteak Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?