Gizartea -
Trafiko istripuak
Tuterako 25 urteko gazte bat hil da Corellan izan den auto istripu batean
Aurrez talka egin du bart beste auto baten aurka, NA-6810 errepidean. Hildakoaz gain, beste pertsona bat zauritu da. Foruzaingoak ikerketa abiarazi du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
eitb.eus
Tuterako 25 urteko gazte bat hil da bart Corellan, NA-6810 errepidean (Ziertzo Mendiak-Corella), izan den auto istripu batean. Bi ibilgailuek aurrez egin dute talka, eta beste autoaren gidaria arin zauritu da.
SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak 22:15 inguruan jaso du abisua, Foruzaingoak zabaldu duenez. Azaldu dutenaren arabera, gaztea (Alvaro B.T.) Corellarako noranzkoan zihoan istripua izan duenean. Gorpua Medikuntza Legaleko Institutura eraman dute.
Beste autoaren gidariak (L.J.R.) 51 urte ditu, Tuterakoa da eta arin zauritu da. Anbulatziak Sofia Erregina Ospitalera eraman du.
Ezbeharraren ostean, Tuterako Foruzaingoko trafiko eta argiketak taldeko agenteak, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira.