Gizartea -
Gertaera
Auto bat 128 km/h-ra harrapatu dute Iruñean, Pio XII.aren etorbidean
Gidariak positibo eman du droga-proban. Dirudienez, 128 km/h-ra zihoan gehienez 50 km/h-ra joan daitekeen zati batean.
Agentziak | Erredakzioa
Radar mugikor batek 128 km/h-ra zihoan ibilgailu bat harrapatu du bart, 21:00etan, Iruñean, Pio XII.aren etorbidean, Gaztelugibel kalearekin bat egiten duen tokian. Gidariak positibo eman du droga-proban.
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, ibilgailua orduko 128 kilometroko abiaduran zihoan, gehienez 50ean joan daitekeen zati batean; "zuhurtziagabekeria larria" da, horren arabera.
Hori dela eta, salaketa jarriko dute 22 urteko gidari horren kontra, bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita. Agintari judizialen aurrera jo beharko du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea