Gizartea -

Unibertsitatea

EHUk genero indarkerien aurkako protokolo berria onartu egin du

Protokoloaren helburua da ingurune seguru bat eraikitzea eta mantentzea, genero indarkerietatik libre egongo dena EHUko kide guztientzat.

Protokoloaren aurkezpena. Argazkia: UPV/EHU.
Protokoloaren aurkezpena. Argazkia: UPV/EHU.
Protokoloaren aurkezpena. Argazkia: UPV/EHU.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUk genero indarkerien aurkako protokolo berria onartu egin du, ingurune seguru bat eraikitzeko eta mantentzeko, genero indarkerietatik libre egongo dena EHUko kide guztientzat.

Hori horrela Unibertsitateak informazio, prestakuntza, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak egingo ditu, unibertsitateko kideen artean zabaltzeko protokoloa bera, hainbat eskuliburu, praktika egokien kode bat eta indarkerien aurkako berezko baliabideen eta kanpoko baliabideen gidaliburu bat. Gainera, prestakuntza programak antolatuko dira: hala nola hitzaldiak, tailerrak edo eztabaidak.

Halaber, batzorde bat sortuko dute genero indarkerien kasuak aztertzeko, eta kexen edo salaketen inguruan erabakiko du batzordeak.

Genero indarkerien protokolo berriak 2012an eginikoa ordezten du. Dokumentua idazteko, parte hartzean oinarritutako eredu bat erabili da: UPV/EHUko 350 lagunek baino gehiagok parte hartu dute, alor guztietakoak: ikasleak, irakasleak, ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak.

Hortaz, UPV/EHUk konpromisoa hartzen du portaera horiei aurre egin eta prebenitzeko, irmoki eta zorroztasunez. Era honetako jarrerak eta portaerak gertatuz gero, laguntza emango zaie genero indarkeriak pairatu dituzten pertsonei, beharrezko baliabideak jarriko dira jazarpen kasuetan, irtenbideak bilatuko dira indarkeriak sortutako arazoentzat, eta inplikatutako pertsonen ingurunean emango dira ezagutzera. Ahal den guztia egingo da indarkeria ekintza errepika ez dadin, eta zigortu egingo da, kontuan izanik gertatutakoaren inguruabarrak eta baldintzak.

Protokoloa aplikatuko da unibertsitatearen espazio fisikoan nahiz birtualean, ikasleen, AZPko langileen eta irakasle-ikertzaileen artean gerta litezkeen genero indarkeria adierazpen guztietan, UPV/EHUrekin duten lotura gorabehera (iraunkorra ala aldi baterakoa). Gainera, kanpoko enpresetako langileei era aplikatuko zaie, UPV/EHUk eskainitako zerbitzuen erabiltzaileei, edo unibertsitatearen campusaren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista EHU Gizartea Albisteak