Gizartea -

Gertaera

Arma zuriak eta drogak atzeman dituzte Zizur Nagusiko lokal batean

Bizilagunak hainbat aldiz kexatu ziren zarata eta eragozpenengatik, eta salaketa administratibo bat jarri diote etxabeko jabeari, Herritarren Segurtasunaren Legeari arau-hauste larriak egiteagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arma zuriak eta hainbat droga atzeman dituzte Udaltzaingoak eta Foruzaingoak, txakurren laguntzaz, gazteen lokal batean, Zizur Nagusiko San Kristobal Errondan (Nafarroa).

Foruzaingoak ohar batean azaldu duenez, bizilagunak hainbat aldiz kexatu ziren zaratagatik eta eragozpenengatik, eta kasua ikertzen hasi ziren. Salaketa administratibo bat jarri diote etxabeko jabeari, Herritarren Segurtasunaren Legeari arau-hauste larriak egitea egotzita.

Salaketa Poliziaren txosten batekin osatuko dute, eta Udalari jarduteko baimena kentzea eskatuko diote, gazteen lokalen ordenantza arautzailea behin eta berriz ez betetzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa