Gizartea -

Indarkeria matxista

Lau pertsonak sexu-erasoa jasan dutela salatu dute San Joan gauean, Katalunian

Hiru salaketa Bartzelonan jarri dituzte, eta laugarrena Gironan. Esquadra Mossoak ikerketa bat abian jarri dute, gertatutakoa argitzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsonak, tartean adin txikiko batek, sexu-erasoa jasan dutela salatu dute San Joan gaueko festan, Katalunian, Miquel Buch Barne kontseilariak adierazi duenez. Halaber, 'La Manada'ren kasuagatik gizarteak kasu hauek normalizatu ezin direla onartu duela nabarmendu du.

Festako segurtasun dispositiboaren balantzea egiteko prentsaurrekoan, Buchek azaldu du hiru salaketa Bartzelonan jarri direla, eta laugarrena Gironan. Esquadra Mossoak ikerketa bat abian jarri dute, gertatutakoa argitzeko.

Ikerketako iturriek adierazi dutenez, Bartzelonan jarri diren salaketen artean, bat Santseko auzoan sexu-erasoa egiten saiatzeagatik izan da, beste bat abusu bategatik Eixamblen eta hirugarrena gizon batek beste gizon baten sexu-erasoa jasan duelako, Ciutat Vellako hondartzan.

Gironan, adingabe batek gizonezko baten aldetik sexu-erasoa izan duela salatu du Palamosen, iturrien arabera.

Kasu bat bera ere ez da talde bortxaketa izan, kontseilariak zehaztu duenez.

Buchek azpimarratu duenez, 'La Manada' kasuaz geroztik, gizartea "ez ezetz dela" ulertzen doa, eta "inolaz ere ezin dela edozein motako sexu-erasoa normalizatu".

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Tratu txarrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa