Gizartea -
Donostialdeko metroa
Donostiako metroaren garapenean 'perspektiba' eskatu du Arriolak
Arriola Errekalde-Añorga tartearen tuneleko lanetan izan da. Tarte honek ibilbidea 2,1 kilometrotan bitan banatzea eta Añorgan geltoki berria eraikitzea ekarriko du.
Erredakzioa
Iñaki Arriola Garraioetako sailburuak erakundeei, Donostialdeako metroa aurrera ateratzeko orduan, "ikuspegia" izan eta beharrezko neurriak "perspektibaz" hartzeko eskatu die. Gipuzkoako Ahaldundiak eta Eusko Jaurlaritzak desadostasunak dauzkate proiektuaren finantziazioari dagokionez.
Arriola, Errekalde-Añorga tartearen lanetan izan da. Tarte honek ibilbidea bitan banatuko du 2,1 kilometroko luzeran eta Añorgan geltoki berria eraikiko dute.
Añorga eta Errekalde bitarteko zatiak 2.165 metro luze ditu, horietatik 960 tunel baten barruan doaz, 45 N-1 nazionalaren gaineko zubi berritik eta gainontzekoak aire zabalean. Trenbidea bitan banatzeko lanen % 60 eginda dago eta Errekaldeko pasonibela kentzea erraztuko dute.
Lanak 2011arako bukatuta egotea espero da eta 30 milioi euroko aurrekontua dute. Horren % 77,34 Eusko Jaurlaritzak ordainduko du eta gainontzeko % 22,66ª Gipuzkoako Foru Aldundiak.