Gizartea -

Ikerketa soziologikoa

EiTB gertutasuna eta sinesgarritasuna transmititzen eredu dela uste du gizarteak

Hala adierazi du Eusko Legebiltzarreko lantaldeak eskatu duen ikerketa independente batek, EiTBren erreforma integralerako. Ganberako alderdi politiko guztiak bertan ordezkatuta daude.

Irudia: EiTB
EiTBren erredakzioa. Irudia: EiTb
EiTBk gertutasuna eta sinesgarritasuna igortzen duela uste du gizarteak

1:46

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Irrati Telebista (EiTB) gertutasuna eta informazio fidagarria transmititzen duen komunikazio talde eredugarria dela uste du euskal gizarteak.

Astelehen honetan ezagutzera eman den ikerketa baten ondorioetako batzuk dira horiek. Eusko Legebiltzarreko Lantaldeak eskatu du EiTBren erreforma integralerako; ganberako alderdi politiko guztiak daude bertan ordezkatuta.

Ikerketa independentea lantaldeak berak diseinatu du, hogeita hamar bat irakaslek osatzen duten ikerketa talde baten laguntzaz. Simon Peña EHUko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko dekanoak eta Eusko Jaurlaritzako Azterketa Soziologikoko Kabineteak koordinatu ditu irakasleak.

Hala, alde batetik, EiTBri buruzko galdera zehatzak jarri dituzte maiatzaren 8aren eta 15aren artean egindako azken Euskal Soziometroan. 2.313 pertsona nagusiri egin dizkiete galderak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE): 518ri Araban, 1.092ri Bizkaian eta 703ri Gipuzkoan. Analisiak eta Ikerketak enpresak bildu zituen datuak.

Bestalde, zazpi eztabaida talderekin azterketa kualitatiboa eskatu dute, Kualitate Lantaldea enpresa kontsultariaren partetik. 18 eta 70 urte arteko pertsonak Gasteiz, Bilbo eta Donostiako inguruetakoak ziren, baita Tosolaldeakoak, Aiara ibarrekoak eta Uribe Kostakoak.

Gertuko eredua, eta sinesgarria

Talde horietan, EiTBri buruzko galderak egin dizkietenean (ez eremurik ez alderik erakutsi gabe), bost ardatzetan egituratutako hitzaldi espontaneoa jaso dute: Gertutasuna transmititzen du, komunikazio talde eredugarria eta aintzatetsia da, informazio sinesgarriko iturria da, denborarekin bilakaera izan du eta telebistan lehiatzeko zailtasunak ditu.

EiTBren fidagarritasunari dagokionez, Soziometroko galderak 2016ko azaroan egindako Eurobarometroarekin alderatu dira; azken horrek Europar Batasuneko 28 herrialdeen datuak jasotzen ditu. Euskal komunikazio taldea laugarren postuan dago, Danimarka eta Suediarekin berdinduta; Finlandia da buru. Batez bestekotik 46 puntu gorago dago, 55 punturekin, EiTB fidagarri edo oso fidagarritzat (% 70) jotzen dutenak gehituta eta fidatzen ez edota batere fidatzen ez direnak kenduta (% 15).

FIABILIDAD EITB

FIABILIDAD EITB

Ikuspuntu eta iritzi aniztasunari buruz, EiTB taularen erdian dago (14. postuan 28tik) 45 punturekin (% 64 alde eta % 25 kontra), EBren batez bestekotik 10 gora.

PLURALIDAD EITB

PLURALIDAD EITB

Presio politiko edota komertzialetatik libre dagoen informazioa eskaintzeko kasuan, EiTB berriro ere 4. postuan dago, Finlandia, Danimarka eta Herbehereen atzetik, 20 punturekin (% 51k pertzepzio positiboa dute eta % 31k negatiboa), batez bestekotik 39 puntu gorago; kasu honetan, negatiboa da EB osoan (-19).

PRESIONES POLITICAS EITB

PRESIONES POLITICAS EITB

EiTBko zuzendaritzaren kudeaketa lanari buruz ere galdegin die Soziometroak herritarrei. % 27k kudeaketa ona edo oso ona dela uste dute, eta % 5ek txarra edo oso txarra. % 28 ez ona ez txarra ez delakoan dago. % 40k aldiz ez dakite edo ez dute erantzun.

VALORACION GESTION EITB

VALORACION GESTION EITB

EiTBk euskara gizarteko hainbat arlotan babesteko egin duen lanaren inguruan, "komunikazio taldeak euskara babesteko helburua aise betetzen duela uste da", bereziki ETB-3 haurrentzako telebistaren lana baloratu dute, baita Gaztearena ere, gazteentzako irratian.

Euskara sustatzeko lana baloratzeko garaian, taldeko iturri guztiek gainditu dute, bai hizkuntza horretan lan egiten dutenek, baita gazteleraz lan egiten dutenek ere.

FOMENTO EUSKERA EITB

FOMENTO EUSKERA EITB

Horren harira, Soziometroan inkesta egin dieten % 84ri oso ondo edo nahiko ondo iruditzen zaie telebista kateen egungo banaketa, euskaraz (ETB1) eta gaztelaniaz (ETB2). % 5i soilik iruditzen zaie nahiko gaizki edo oso gaizki.

DIVISION CANALES2 EITB

DIVISION CANALES2 EITB

EiTB kontsumitzen dutenek aho batez esan dute Euskal Irrati Telebistak euskal kultura sustatzeko eta zabaltzeko helburua betetzen duela.

Berdintasunari dagokionez, galdekatutakoen % 8k uste dute gizonezkoen eta emakumezkoen tratamendua oso berdinzalea dela; % 45aren iritzian, berriz, nahiko berdinzalea da; % 18aren arabera, ez oso berdinzalea; eta % 2arentzat, ez batere berdinzalea. Bestalde, gainerako % 27ak ez du erantzunik eman.

IGUALDAD EITB ONA

IGUALDAD EITB ONA

Ikerketan parte hartu dutenen ustez EiTB genero-berdintasuna bermatzen saiatzen da eta helburu horren betekizun nagusiak betetzen ditu, baina uste dute asko hobetu daitekeela.

Eraldakuntza digitalari dagokionez,  parte-hartzaileek uste dute EiTBk ahalegin handia egin duela erronka teknologiko berrietara egokitzeko, eta hori ezinbestekotzat jotzen da egungo edozein komunikazio-talderentzat. Alabaina, alor horretan erreferente izatetik urrun dagoela ohartarazi dute.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak EITB Taldea