Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume batek sexu-erasoa salatu du Ondarroan

Salaketa ekainaren 13an jarri zuen, eta Ertzaintzaren ikerketaren ondorioz, gizon bat inputatu eta epailearen esku utzi zuten. Epaileak gizona libre utzi zuen.

erredakzioa | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek sexu-erasoa salatu zuen ekainaren 13an Ondarroan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak abian jarritako ikerketaren ondorioz, gizon bat inputatu eta epailearen esku utzi zuten. Epaileak libre utzi zuen gizona eta orain ikertu gisa geratu da.

Sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 20:00etan, Ondarroako Alamedan.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Delituak azken ordukoa Gizartea Ondarroa Gaurko azken ordukoa Matxismoa Sexu erasoak Lea-Artibai gaur