Gizartea -
Bilboko 300 postuk
San Tomaseko postuek, milioi bat euro baino gehiagoko fakturazioa
Postuetako saltzaileek salmentak 'onak' izan zirela adierazi dute, iaz baino hobeak.
Erredakzioa
Bilboko San Tomasetan gutxi gora behera 300 postu zeuden asteartean, eta bi milioi euro inguru fakturatu zituzten; iaz ere antzeko zifra bat lortu zuten, ekitaldia organizatu zuen BBKk adierazi duenez.
Postuetako saltzaileek esan zutenez, salmentak "onak" izan ziren, iaz baino hobeak. Aldiz, ''txoznen'' salmentak iazkoen antzekoak izan ziren.
2010ean BBK-k 205 azoka antolatu ditu, bi milioi euro zuzenduz ekitaldi horietara. BBK-k 12 azoka antolatzen ditu, besteak beste, San Tomasena. Bere gizarte-ekintzaren helburuetako bat tokian tokiko merkatuen garapena sustatzea da.
Bizkaian lehen sektoreak Barne Produktu Gordinaren % 0,59 hartzen du, eta BBK-k bere gizarte ekintzaren % 3 sektore horrentzat zuzentzen du.