Gizartea -

Iragarpena

Hotz galanta Eguberri egunean Euskadin eta Nafarroan

Tenperatura minimoak -2ºC-ren bueltan egongo dira Bilbon eta Donostian igande honetan. Gasteizen -8ºC eta Iruñean -6ºC espero dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Elurra abisu horia

Hortaz, hotza izango da Eguberri eguneko protagonista nagusia, Euskalmetek iragarri duenez. Goizean goiz zaparrada bakanen bat botako du kantauri isurialdean, bereziki mendebaldean eta elur-kota 300 m inguruan egongo da. Poliki-poliki hobera egingo du eta egunak aurrera egin ahala urdinguneak zabalduz joango dira. Iluntzean tenperaturak izotza botako du ia lurralde osoan. Tenperatura minimoak -5ºC eta 4ºC artean kokatuko dira.

Bihar, igandean, alerta laranja izango da goizaldean izotzaldiengatik eta egunerako alerta horia ezarri dute berriz. Ohiko lekuetan behe-lainoa izango da goizean goiz eta baliteke barnealdeko zenbait lekutan luze irautea. Ondoren, zerua urdin egongo da, baina ekialdeko haize fina dela eta, eguzkiak ez du giroa goxatzeko indarrik izango, kostaldean epelenak 6-8 ºC-koak izango dira eta barnealdean 2-3 ºC-ren bueltan geratuko da termometroa. Minimoei dagokionez, -2ºC-ren bueltan egongo dira Bilbon eta Donostian, eta Gasteizen -8ºC eta Iruñean -6ºC espero dira.

Paisaia, natura edota zeru ederren argazkirik baduzu bidali eta ikus itzazu bertan argitaratutakoak, hori guztia, eguraldiblogen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea