Gizartea -

Garraioa Gabon-gauean

15.000 bidaiarik erabili dute Bilboko Metroa Gabon-gauean

Erabiltzaile gehien bildu dituzten bi geltokiak Barakaldokoa eta Alde Zaharrekoa izan dira. Bidaiari kopuru handiena 01:00ak eta 02:00ak artean izan da, 4.790 bidaiarirekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15.042 bidaiari izan ditu Bilboko Metroak Gabon-gauean. Aurten historian lehen aldiz izan da lanean Metroa abenduaren 24ean, gauez, eta "normaltasun osoz" aritu da Metroko arduradunek jakinarazi dutenaren arabera.

Bilboko Metroak Gabon-gauerako prestatutako zerbitzu berezia 01:00ean hasi da eta larunbateko 10:30ak arte iraun du. Ordu horretaik aurrera, Metroa gainontzeko jai egunetako denbora tarte berdinetan ibili da.

Metroko zuzendaritzak adierazi duenez, Gabon-gaueko zerbitzu honekin, "Metroa Bizkaian lanean aritu den garraio publiko bakarra izan da, Gabon Zaharreko zebitzua inauguratu zenean bezala".

Bidaiari gehien bildu dituzten geltokiak Barakaldokoa, Alde Zaharrekoa, Indautxukoa eta Abantokoa izan dira. Eta bidaiari gehien ibili den ordu tartea 01:00etik 02:00ra doana izan da, 4.790 bezerorekin. Ondoren, 02:00etatik 03:00etara doana izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea