Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Elkarretaratze jendetsua Loiun, emakume batek salatutako sexu erasoaren aurka

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, bestalde, sexu erasoaren kontrako adierazpen instituzionala onartu du, aho batez.

Loiu, gaur. Argazkia: EiTB.
Loiu, gaur. Argazkia: EiTB.
Loiu, gaur. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun lagun baino gehiago bildu dira gaur eguerdian Loiuko plazan, emakume batek salatutako sexu-erasoaren aurka.

Josu Andoni Fernandez de Arroiabe Loiuko alkateak gogor gaitzetsi du gertatutakoa, eta Udalaren laguntza eskaini dio biktimari.

Arroiabek jakitera eman duenez, adinez nagusia da salaketa jarri duen emakumea, Loiukoa bertakoa. Gizonezko batek, ostiral gauerdian, festetan, ukituak egin zizkiola salatu zuen.

Loiuko  Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, bestalde, sexu erasoaren kontrako adierazpen instituzionala onartu du aho batez, 12:30ean egindako osoko bilkuran.

Ondoren, 'Emakumeen aurkako indarkeriarik ez' lelopean egin den bilkurara batu dira udal taldeetako ordezkariak. Elkarretaratzearen amaieran alkateak irakurri du gaitzespen agiria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak