Gizartea -
SUTEA
30 pertsona etxetik atera dituzte Basaurin, sute baten ondorioz
Kareaga Behekoa kaleko etxebizitza batean piztu da sua. Garrak itzali ostean, bizilagunak etxera itzuli dira, sua izan den etxeko bizilaguna izan ezik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hogeita hamar bat lagun etxetik atera behar izan dituzte gaur goizaldean Basaurin, etxebizitza eraikin bateko laugarren solairuko etxebizitza batean sua piztu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sua 03:20 aldera piztu da, oraindik ez dakite nola, Kareaga Behekoa kaleko bost solairuko eraikin batean.
Garrak itzali ostean, sua izan den etxebizitzako bizilaguna ez beste guztiak etxera itzuli dira. Etxebizitza horretako bizilaguna artatu egin behar izan dute, kea arnastu baitu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea