Gizartea -

EGURALDI IRAGARPENA

Eguraldi ezegonkorra astea hasteko: eguzkia goizean eta ekaitz giroa iluntzean

Arratsaldean, bero-hodeiak ugarituko dira eta ekaitz giroa nagusituko da, batez ere isurialde atlantikoan. Dena dela, aurreko egunetan baino zailagoa izango da zaparrada trumoitsuak botatzea.

Kontxako hondartza. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Kontxako hondartza. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Kontxako hondartza. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuko joerari eutsiz, eguraldi ezegonkorra izango dugu uztaileko lehen astearen hasieran: eguzkia eta urdin guneak, goizean, eta ekaitz giroa, arratsean.

Euskalmeten aurreikuspenaren arabera, gaur eguzkitsu egongo da goizean eta eguerdian, baina bero-hodeiak ugaritzen joango dira arratsaldean. Arratsaldean, ekaitz giroa izango da, batez ere isurialde atlantikoan, baina aurreko egunetan baino zailagoa izango da zaparrada trumoitsuak botatzea. Haizea suabe ibiliko da, aldakor, eta arratsaldean brisa sartuko da. Halaber, tenperaturan ez da aldaketa nabarmenik espero.

Asteartean ere, ezegonkor jarraituko du, eta ekaitz giroa nagusituko da arratsaldean; ezegonkortasuna, gainera, astelehenean baino handiagoa izango da. Goizean, behe-hodeiak izango dira zeruan, baina zerua garbiago egongo da hegoaldean. Arratsaldean, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak botako ditu, isurialde atlantikoan bereziki, eta litekeena da zenbait lekutan handiak izatea. Tenperaturan ez da aldaketa handiegirik espero: bero egingo du hegoaldean eta giroa suabeagoa izango da kostaldean, brisari esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba EAE Eguraldia Donostia Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Ekaitzak gaur