Gizartea -

Indarkeria matxista

20 urteko mutil bat atxilotu dute Getxon, neskalagun ohiari sexu-erasoa egiteagatik

Biktimak ihes egitea lortu zuen eta bizilagun baten etxean ezkutatu zen. Handik Ertzaintza ohartarazi zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko mutil bat atxilotu zuten atzo Getxoko Algorta auzoan, bere bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita, Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakariak atzo jazo ziren. Erasotzailea biktimaren etxean sartu zen eta sexu-harremanenak izateko asmoz behartu egin zuen. Neskak ihes egitea lortu zuen eta bizilagun baten etxean ezkutatu zen. Bizilagunak Ertzaintza ohartarazi zuen.

Ertzainek mutil gaztea atxilotu zuten. Atxiloketa gauzatzerakoan biktimari sakelako telefonoa kendu egin ziola ohartu ziren.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Getxo Gizartea Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa