Gizartea -

Jatorrizko deitura

Burgoseko txakolina merkaturatzen ez uztea eskatu du Jaurlaritzak

Miranda de Ebroko egitasmoaren eragina aztertzeko Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako txakolina arautzeko kontseiluko ordezkariekin biltzeko asmoa du Exekutiboak urtarrilaren hasieran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean iragarri zuenez, ''chacoli'' aldaerako ''Termino de Miranda'' markako ardoa merkaturatzen ez uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailak Gaztela eta Leoneko Juntari, jakinarazpen baten bidez.

Joan den ostegunean ardo hori aurkeztu zuten Miranda de Ebron, eta Exeukutiboak azaldu duenez, ezin da txakolina deitu "Chacolí-Txakolina" euskal jatorriko hiru jatorrizko deiturentzako baino ez delako.

Ardo horiek chacoli etiketapean merkaturatuz gero, iruzurra egin lezaketela ohartarazi du Jaurlaritzak, eta ez dute baztertzen kasua epaitegietara eramatea.

Mirandako egitasmoaren eragina aztertzeko Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako txakolina arautzeko kontseiluko ordezkariekin biltzeko asmoa du Exekutiboak urtarrilaren hasieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea