Gizartea -

migratzaileen etorrera

Jonan Fernandez: 'Etorkinak jasotzeko zentro bereziak prestatuko ditugu'

Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak aitortu duenez, euskal erakundeak 'gainezka' egon dira migratzaile oldea dela eta, baina egoera 'kontrolpean' eduki dute.

Fernandez, Radio Euskadin egindako beste elkarrizketa batean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Jonan Fernandez. ETB
Fernandez, Radio Euskadin egindako beste elkarrizketa batean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak aitortu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) "ez dugu 60 etorkin aldi berean jasotzeko harrera zentrorik, baina laster baliabide guztiak izango ditugu prest".

Azken egunotan Euskadira heldutako migratzaile oldeaz eta EAEn horiek jasotzeko dauden baliabideez mintzatu da Fernandez Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Horren hitzetan, "duela bi hilabete ezin genuen aurreikusi gurean egun batzuk pasatzeko 50 lagunentzako aterpetzeak edo zentroak eduki beharko genituenik".

Nolanahi ere, egoera bere onera ekartzeko lanean ari direla azpimarratu du, Gurutze Gorriarekin batera. Ekainaren 20tik heldutako 545 pertsonetatik gehienak Euskal Herritik kanpo daude jada, eta EAEn egon diren tartean "ahalik eta hobekien" hartzen saiatu direla esan du Fernandezek.

Azaldu duenez, EAEra heldutakoen artean 245ek bakarrik onartu dute aterpetze edo tankerakoetan lo egitea, eta % 5 baino ez da geratzen hiru egun baino gehiago. Ia guztiak autobusez heltzen dira, Andaluziatik, eguraldi ona baliatuta itsasartea zeharkatuta.

"Gainezka bai, kontrol barik ez"

Fernadezen esanetan, migratzaile olde horrengatik "gainezka" ibili dira euskal erakundeak. "Ez genituen larrialdietarako harrera zentroak, ez geneukalako horrelako arazorik, baina egun gutxi barru baliabide guztiak izango ditugu prest", erantsi du.

"Egoera kontrolpean eduki dugu uneoro, erakunde guztiak modu koordinatuan aritu dira, pertsona horiei guztiei arreta egokiena emateko borondatearekin", azaldu du.

Nabarmendu duenez, "arazoa oso sakonekoa da, nazioarteko dimentsioa du, eta okerrera egin dezake". Hori horrela, "alarmismoa, exhibizionismoa eta sentsazionalismoak sobran" daudela azpimarratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Donostiako informazioa Migrazioa Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan albisteak