Gizartea -

Osakidetza

Euskadik 30 plaza berri izango ditu mediku egoiliarrentzat 2019ko deialdian

Lanpostuak baieztapenaren zain daudela esan du Darponek, baina Osasun Ministerioaren konpromisoa dute datorren urteko azterketan eskuragarri izateko, horren esanetan.

Galdakaoko Ospitalea
Galdakaoko Ospitalea
Ikasleek praktikak egiteko aukera izango dute Galdakaoko ospitalean

1:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik 30 plaza berri izango ditu barne mediku egoiliarrentzat (BAME) hurrengo azterketan, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur iragarri duenez. Deialdia 2019ko lehen hiruhilekoan izatea espero dute. Euskal Autonomia Erkidegoak 370 plaza ditu egun.

Lanpostuak baieztapenaren zain daudela zehaztu du Darponek; hala ere, datorren urteko azterketan eskuragarri izateko Osasun Ministerioaren konpromisoa dute.

Osasun sailburuak prentsaurrekoa eman du Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorearekin, familia eta komunitateko medikuntza gela bat sortzeko akordioaren berri emateko.

Sailburuaren esanetan, BAME barne mediku egoiliarrentzako plaza kopurua handitu eta espezialitate mediko guztiak indartzea du helburu Jaurlaritzak, familiako eta komunitateko medikuntza eta pediatria espezialitateak, bereziki; izan ere, laster belaunaldi bat ordezkatu beharko dute bi alor horietan.

BAME plazen kopurua, oro har, handitzea “helburu bat” dela esan du sailburuak. Gaur egun, BAME plazak Medikuntzakoak baino gutxiago izatea “Euskadiko eta Espainiako osasun sistemaren gabezia bat da; izan ere, medikuntzako sei ikasturteak gainditu dituzten ikasleei lan-merkatuaren ateak ixten dizkie”.

Bestalde, Galdakao-Usansolo Ospitalea medikuntza graduaren hezkuntzarako erabiltzea adostu dute EHUk eta Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EHU berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Lan Eskaintzak Medikuak Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak