Gizartea -

Zirkulazioa

A-1 itxi behar izan dute Gasteizen, hiru autok eta kamioi batek istripua izan ondoren

Ibilgailuetako bat irauli egin da, eta garabi bat bertaratu da errepidetik kentzeko. 4 eta 6 kilometro arteko auto-ilarak izan dira Gipuzkoako noranzkoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-1 errepidea itxi behar izan dute Gasteizen, Irungo noranzkoan, hiru autok eta kamioi batek istripua izan ondoren, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Talkaren ondorioz, ibilgailuetako bat irauli egin da, eta garabi bat bertaratu da errepidetik kentzeko. Errepidea itxita egon da, baina dagoeneko berriz zabaldu dute, eta 4-6 kilometroko auto-ilarak izan dira Gipuzkoako noranzkoan.

Era berean, ezbeharrak zailtasunak sortu ditu Madrilgo noranzkoan, iturriek zehaztu dutenez.

Istripua 18:00ak aldera gertatu da. Osasun-langileak bertaratu dira badaezpada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Gasteiz Albisteak