Gizartea -

indarkeria matxista

Emakume batek eraso bat pairatu du Otxandion

Gizonak, gainera, laguntzen saiatu zen herritar bati ere eraso zion, zauriak eraginda. Udalak ezohiko bilkura deitu du gertatutakoa salatzeko.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otxandioko Udalak herrian larunbat gauean izandako eraso matxista salatu du.

Antza, gizon batek bere bikoteari eraso zion kale erdian eta, hori ikusita, "gizonaren jarrera salatu eta emakumea laguntzen saiatu ziren bi herritar. Gizonak, herritarrei aurre egin eta bietako baten kontra oldartu zen, zauriak eraginez", dio Udalak.

Gainera, Segurtasun Sailak adierazi duenez, erasoa jasan zuen herritarrak salaketa aurkeztu zuen atzo, igandea, goizean, Ertzaintzarenean. Eraso matxistari dagokionez, salaketaren zain dago Ertzaintza,  baina identifikatu egin zituzten biak.

Gertatutakoaren aurrean, Otxandioko Udalak ezohiko bilkura deitu du erasoa salatzeko adierazpen instituzionala onartzeko.

Bestalde, mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du 20:00etan, herriko plazan.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Matxismoa Durangaldea gaur Arratia-Nerbioi azken ordukoa