Gizartea -
Zirkulazio istripua
Bi ibilgailuren arteko istripuak 7 kiometroko ilarak sortu ditu Zierbenan
Ezbeharra 14:30ak aldera gertatu da, Kantabriarako noranzkoan, eta bi errei itxi behar izan dituzte. Arazoak 17:00ak aldera konpondu dira.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Kamioi baten eta auto baten arteko istripuak zazpi kilometroko ilarak sortu ditu A-8 autobidean, Zierbena parean. Arratsaldeko 17:00ak aldera egoera bere onera bueltatu da.
Ezbeharra 14:40 inguruan gertatu da, Kantabriarako noranzkoan, eta bi errei itxi egin behar izan dituzte. Ertzaintzak bide-bazterretik bideratu du zirkulazioa.
Istripuan ez da inor zauritu, baina auto ilara luzeak izan dira, zazpi kilometrorainokoak.
Ezbeharra izan duten bi ibilgailuak autobidetik kendu ostean, errei bat ireki dute. Zirkulazioa 17:00ak aldera bueltatu da normaltasunera.