Gizartea -
Frantzia
Lau senitarteko, ume bat tartean, hil dituzte Pauen nahita piztutako sute batean
Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, espainiar nazionalitatea zuen gizon batek piztu omen du sua, eta ondoren, bere buruaz beste egin du.
EITB.EUS
Gizon batek bere familiako lau kide, tartean urte gutxiko haur bat, hil ditu gaur gizon Paueko (Frantzia) etxebizitza batean sute bat eraginda. Sutea nahita piztu eta bere buruaz beste egin du gizonezkoak, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
Iturrion arabera, Espainiako nazionalitatea duen gizonak sutea eragin du Richelieu kaleko (erdigunean) bost solairuko etxebizitza batean. Lehenengo solairuan jazo da ezbeharra, eta familia bat bizi zen.
Hildakoak familia bereko kideak ziren: bikote bat, horren semea, eta aitona-amonak.
Sutea piztu eta gero, bere buruaz beste egin omen du ustezko egileak.
Suhiltzaileek 06:30 pasatxo izan dute gertatutakoaren berri. Ezbeharraren lekura heltzean, bost gorpuak topatu dituzte logeletako batean.
Eraikineko 27 bizilagunak etxetik atera dituzte, eta kalea ere itxi dute.
Ikerketa abiatu du Jendarmeriak, indarkeria matxista kasu bat izan daitekeela baztertu gabe.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.