Gizartea -

Urnieta

Iparlat gutxienez hilabete bat itxiko dute, sutearen kalteen ondorioz

Zorionez, suak (oraindik erabat itzaltzeke dago) ez du inor zauritu. Garrak ondoko pabilioi bat ere kaltetu du eta kamioi bat kiskalita geratu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urnietako Iparlat enpresa gutxienez hilabete bat itxiko dute, gaur goizaldean piztutako suteak egindako kalte material larrien ondorioz.

Hasieran uste zuten suak ez duela kalterik egin ekoizpen-katean, baina azkenean hala gertatu dela egiaztatu dute.

Zorionez, suak ez du inor zauritu eta lanean ari ziren beharginek onik ateratzea lortu dute. 22:00k aldera piztu zen sua Urnietako Erratzu poligonoan dagoen enpresan, eta 10 ordu geroago oraindik lanean dihardute garrak erabat itzaltzeko.

Sutea ondoko pabilioi batera ere zabaldu da eta kamioi bat kiskali du.

Donostiako suhiltzaileetako bost kamioi eta Gipuzkoako beste herri batzuetako suhiltzaileak ari dira sua itzaltzeko lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea