Gizartea -

EUSKARA

Nafarroa zeharkatuta, 'EuskarAbentura' Araban sartu da

Zortzi egunez Nafarroako lurretan ibili ostean Añana Gesaltzatik barrena sartu dira Araban. 182 kilometroko bidea egin dute eta datozen lau egunetan lurralde horretan barrena ibiliko dira.

'EuskarAbentura' espedizioko kideak Vianan. Argazkia. EuskarAbentura
'EuskarAbentura' espedizioko kideak Vianan. Argazkia. EuskarAbentura
'EuskarAbentura' espedizioko kideak Vianan. Argazkia. EuskarAbentura

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'EuskarAbentura' espedizioa Araban sartu da ostegun honetan, Añana Gesaltzatik, zortzi egunez Nafarroan ibili ostean. Datozen lau egunak Araban egingo dituzte jzioquitarrek (parte-hartzaileek). Trebiñu zeharkatuta, larunbat eguerdian sartuko dira Gasteizen eta igandean trenez helduko dira Agurainera. Dagoeneko 182 kilometroko bidea egin dute eta Getxoko Bizkaia zubian izango dute helmuga uztailaren 31n.

Nafarroa iparretik hegora zeharkatu dute zortzi egunetan. Uztailaren 6an Zubirin izan ziren eta Joritz Segurola begiralearekin orientazio ikastaroa egin zuten. Nafarroan egonik eta uztailaren 7a izanik, San Fermin eguna Iruñean igaro zuten.

Biharamuna tarteko, taldea ohi baino beranduago abiatu zen Garesera. Etaparen 25 km luzeen ondorioak arintze aldera masaje tailerra egin zuten bazkal ostean eta iluntzean Koldo Colomo Gareseko euskara teknikariak harrera egin zien.

Egun hauetako beroari aurre egiteko, lehenago jaikitzea erabaki du antolakuntzak. Lizarrako etapan, esaterako, 06:30ean esnatu ziren. Ega ibaian beroa arinduta, Karlismoaren museoan bisita gidatua egin zuten. Asisko Urmenetaren bigarren bisita jaso zuten ostean.

Uztailaren 10ean goizean goiz irten ziren Urantzirako bidean. Iratxeko Monasterioa eta ardo iturria atzean utzita, Los Arcoseko igerilekura heldu ziren. Arratsaldean, Patri Espinar pilotariak euskal pilotaren munduan emakumeen errealitatea azaldu zien. Geroago, pilotan aritu ziren herriko frontoian.

Araban lau eguneko bidea aurretik

Gaur, osteguna, Vianatik abiatu dira eta Araban sartu aurretik Errioxatik igaro dira, Donemiliaga Kukulako Yuso eta Susoko Monasterioak eta bertako glosak ezagutzeko, euskaraz idatzitako lehenak.

EUSKARABENTURA DONEMILIAGA

Espedizioko kideak Donemiliaga Kukulan. Argazkia: @euskarAbentura

Eguerdian EuskarAbentura Araban sartu da, Añana Gesaltzatik. Gatz Harana bisitatu ostean, eguraldiak bermatuz gero vivac-a egingo da igerilekuetan, gauean.

Ostiralean Argantzunera iritsiko dira eta bertako Ikastolaren eta, oro har, lurraldeko errealitate soziolinguistikoa ezagutuko dute.

Larunbatean, espedizioa hiriburura helduko da espedizioa. Manu Bendala eta Aroa Arrizubieta bertsolarien eskutik bisita ibiltaria egingo dute Gasteizen.

Igandean Agurainera ailegatuko dira, Iñaki Viñaspre bertsolaria, Badaiotz emakumezkoen sokatira taldeko bi kide eta Lautadako Euskaraldiko kideak bidaide dituztela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Iparraldea bideoak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak EuskarAbentura albisteak Gazteak