Gizartea -
Leitzarango autobidea
A-15a zabaldu dute berriz, bi noranzkoetan
Istripua 117. km-an izan da, Latasan. Kamioi bat gurutzatuta geratu da errepidean, irrist egin ostean.
eitb.eus
A-15 errepidea (Leitzarango Autobidea) ireki dute berriz bi noranzkoetan, zenbait orduz itxita egon eta gero, kamioi baten istripuagatik.
Istripua Latasan (Nafarroa) jazo da, 117 km.-an. Momentura arte, ez dituzte zehaztu gertaeraren nondik norakoak. Kamioia errepidean gurutzatuta geratu da eta, hori dela eta, autobidea itxi behar izan dute.
Foruzainak bertaratu dira, eta A-10etik (Etzegarate) desbideratu dute trafikoa.
Ertzaintzak, bere aldetik, Andoainen desbideratu ditu ibilgailuak N-1era, baina 09:00etarako zabalik egon da berriz, hiriburu nafarrerako noranzkoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea