Gizartea -

Euriaren ondorioak

Arabako uzta asko galtzeko arriskuan dira, euriteen ondorioz

Uztaileko lehendabiziko 16 egunetatik 11etan ekaitzak izan dira eta horrek hainbat lur-sailetan kalteak eragin ditu.

Euri denboraleak Arabako lur-sail batean eragindako kalteak. Argazkia: EiTB
Euri denboraleak Arabako lur-sail batean eragindako kalteak. Argazkia: EiTB
Euri denboraleak Arabako lur-sail batean eragindako kalteak. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaz geroztik, sarritan izan dira euria eta ekaitzak eta horrek arriskuan jarri ditu Arabako uzta asko.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak agerraldia egin du gaur, kalte horien berri emateko.

"Ekaitzak batez ere uztailean jo du, lehendabiziko 16 egunetatik 11tan izan dugu ekaitza eta toki batzuetan txingorra ere bota du eta haize ufadak handiak izan dira", azaldu du.

"Uda honetan izaten ari garen ezegonkortasun klimatologikoa dela eta, oso zaila da euriak eragin dituen kalteak zenbatzea, eguraldia egun batetatik bestera aldatzen baita", adierazi du. Nolanahi ere, Foru Aldundiko teknikariak egoeraren eguneroko jarraipena egiten ari direla erantsi du.

Arazoak eskualde eta udal guztiei eragiten diela esan du, inguru batzuetan besteetan baino kalte handiagoak izan badira ere.

"Kalteak garrantzitsuak izan dira eta datozen egunetako eguraldia erabakigarria izango da, egoerak okerrera egin ez dezan", adierazi du.

Bestalde, peritatze lanak "berehala" eskatzeko deia egin du, nekazariek kalteak zenbatekoak izan diren "ahalik eta arinen" jakin dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eguraldia Gizartea Ekonomia Albisteak Ekaitzak