Gizartea -
Araba
Ertzaintzak 28 gazte ebakuatu ditu Herreran, ekaitz batek harrapatuta
Bilarreko pilotalekuan emango dute gaua eta ostegun honetan Langraneko kanpalekura eramango dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 28 eskaut ebakuatu ditu gaur Herrera mendatean (Araba), ekaitz indartsu batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gazte guztiak onik atera dira eta ez da inor zauritu. Gaua Bilarren igaroko dute.
15:30 aldera, gazteek larrialdi zerbitzuei abisua eman diete, ekaitz bortitz batek harrapatu ondoren. Gazteak une oro monitoreekin izan dira. Babesik gabe eta ikaraturik zeuden Herrera mendatean. Bertara txango bat egitera joan dira.
Ertzaintza bertaratu da, eta ibilgailuetan 28 gazteak eraman ditu Bilarrera. Herriko pilotalekuan gaua emango dute.
Pleyades taldeko eskaut gazteak Lagraneko kanpalekura eramango dituzte ostegun honetan.