Gizartea -

Sutea

Eraikin huts bat erre da Donostian, zauriturik eragin gabe

Pertsona batek ostegun goizaldeko 2:05an deitu die Larrialdi Zerbitzuei. Inguruan eraikinaren barruan lo egin ohi duten pertsona talde bat zegoen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Ubarburu Pasealekuko eraikin huts bat erre da, ostegun goizaldean. Ez da zauriturik egin, eta ez da beste etxebizitzarik kaltetu, Segurtasun sailak esan duenez.

Pertsona batek 2:05an deitu die Larrialdi Zerbitzuei. Horiek bertaratu direnean, suhiltzaileak ohartarazi dituzte. Inguruan eraikinaren barruan lo egin ohi duten pertsona talde bat zegoen, Ertzaintzak bildutako informazioaren arabera.

Oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea. 2:43ean itzali dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak