Gizartea -

Denboralea

Haizeak zortzi zuhaitz bota eta sei zauritu eragin ditu arratsalde batean, Iruñean

Ufadak 70-80 km/h-rainokoak izan ziren eta ibilgailu zein hiriko altzariak kaltetu zituzten, eta sei pertsona zauritu, horietatik bi, larri.

Haizeak eragindako arazoetako bat. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Haizeak eragindako arazoetako bat. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñea astindu zuten haize ufadek zortzi zuhaitz erorarazi eta sei pertsona zauritu zituzten, horietatik bi larri, atzo, asteazkena, arratsaldean. Ufadak 70-80 km/h-rainokoak izan ziren eta ibilgailu zein hiriko altzariak kaltetu zituzten.

Iruñeko Udaltzaingoak ohar baten bidez zabaldu duenez, arratsaldean, haize-bolada bortitzak izan zirenean, sekuoia luze baten adar handi bat hautsi eta pertsonen gainean erori zen sei pertsona zauritu dira, horietako bi larri.

Era berean, haizeak zenbait leiho apurtu zituen Baiona etorbidean, eta Londres kaleko atiko batean zeuden hainbat altzairu eraman zituen, Beloso inguruan, bi autoren artean geratuta.

Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Argazkiak: Iruñeko Udaltzaingoa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak