Gizartea -
Indiako Ozeanoan
Xuntak 'ez daki Vega V.a bahitu ote duten ala ez'
Itsasontziaren berri dute sei ordutik sei ordura. Arrantzontzia abenduaren 31n ikusi zuten azkeneko aldiz, Mozambikeko kostatik gertu. Ontziaren kapitaina eta kontramaisua galiziarrak dira.
Erredakzioa
Vega 5 ontzia kokatua dutela, eta sei orduro informazioa jasotzen dutela esan du Rosa Quintana Xuntako Itsasoko kontseilariak. Dena den, bahituta ote dagoen edo ez, ez dakitela konfirmatu du.
Joan den abenduaren 28an ontziaren seinalea galdu zuten, baina abenduaren 31ean Efripel Ltda Mozambikeko armadoreak ontzia aurkitu zuen.
Oraingoz ez dute 24 tripulatzaileei buruzko informaziorik eman; Ontziaren kapitaina eta kontramaisua galiziarrak dira.
"Ez dakigu bahituta dagoen ala ez", esan du Quintanak, baina armadoreak "beharrezko baliabideak" jarri ditu ontzia berreskuratzeko.
Ontzia askatzeko lanak
Bestalde, Atzerri Arazoetako Ministerioaren hitzetan, marinelak askatzeko lanak hasi dituzte.