Gizartea -

Huesca

Basauriar bat hil da Pirinioetan, arrail batetik behera erorita

Infernuko Tontorretatik behera jaisten ari zela erorikoa izan zuen 63 urteko gizonak. Castro Urdialesen bizi zen, baina Basaurikoa zen jatorriz.

Guardia Zibilak egindako erreskateren une bat. Argazkia: Barne Ministerioa
Guardia Zibilak egindako erreskateren une bat
Basauriko mendizale bat hil da Pirinioetan, arrail batetik erorita

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

63 urteko Basauriko gizon bat, L.S.U. inizialak zituena, hil da asteburuan, Pirinioetan, 100 metroko arrail batetik behera erorita.

Euskadi Irratiak zabaldu duenez, Basauriko Baskonia Mendi Taldeko kidea zen mendizalea, baina Castro Urdialesen bizi zen.

Panticosan (Huesca) gertatu zen ezbeharra igandean, Infernuko Tontorretatik (3.000 metro inguru) beherako bidea hartu ondoren, 12:30 inguruan, elurrean irrist eginda.

Horrezkero, Panticosa eta Jacako erreskate taldeetako kideak bertaratu ziren, baita Guardia Zibilaren helikopteroa ere. Medikuak heriotza baieztatu zuen.

Hilotza Jacara eraman zuten, autopsia egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Panticosa Erreskateak mendian Alpinismoaren azken ordukoa Pirinioetako albisteak gaur Aragoi albisteak