Gizartea -

Delituak

Etxebizitzetan lapurretak saihesteko aholkuak: Lagungarriak izan daitezkeen neurriak

Oro har, etxebizitzetan, enpresetan, saltokietan eta bestelako espazio itxietan izandako lapurreten kopuruak gora egin du 2018ko lehen seihilekoan.

Hutsik dauden etxebizitzetan lapurrek erabili ohi dituzten markak. Argazkia: Ertzaintza
Hutsik dauden etxebizitzetan lapurrek erabili ohi dituzten markak. Argazkia: Ertzaintza
Hutsik dauden etxebizitzetan lapurrek erabili ohi dituzten markak. Argazkia: Ertzaintza

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko lehen seihilekoan gora egin dute etxebizitzetan izan diren lapurretak. Arrazoi horregatik, oso garrantzitsua da lapurretak saihesteko lagungarriak izan daitezkeen prebentzio neurri batzuk jarraitzea.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, ondarearen aurkako lapurretek eta iruzurrek gorakada nabarmena izan dute, eta urtarriletik ekainera bitartean, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, “% 6 igo dira” gai horiekin lotutako delituak. Zehazki, lehen seihilekoan aurreko urtean baino 231 iruzur gehiago salatu dituzte herritarrek. Oro har, etxebizitzetan, enpresetan, saltokietan eta bestelako espazio itxietan izandako lapurreten kopuruak ere gora egin du.

Ildo horretatik, joan den astean zazpi pertsona atxilotu zituzten Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egitea leporatuta. Denek teknika eta baliabide berdintsuak erabili zituzten etxeetan sartzeko orduan (gakoak, saturazioa edota “bumping” izenez ezagunak diren teknikak). Hala, merkatuan balio handia izan dezaketen objektuak lapurtzeko helburuarekin etxeetan sartzea lortu zuten zarata handirik atera gabe.

Udako oporrak hurbiltzen ari direla eta, mota horretako delituei aurre egiteko Ertzaintzak udako hiletarako zaintza- eta prebentzio-operatiboak jarriko ditu martxan. Operatibo horiek udaltzaingoekin batera egingo dituzte, eta lapurretak jasan dituzten partikularrekin, enpresekin eta dendariekin harremanetan jarriko dira.

Gauzak horrela, oso garrantzitsua da erne ibiltzea eta era horretako lapurretei aurre hartzeko lagungarriak izan daitezkeen neurri batzuk jarraitzea. Sarrerako atearen sarraila giltzaz ixtea da lehen gomendioa. Ildo horretatik, garrantzitsua da tarteka atearen markoa aztertzea, lapurrek erlaitzen bat jarri ote duten ikusteko. Halaber, mesfidantza sortu edota ezagutzen ez ditugun pertsonei ez diegu atariko atea ireki behar. Era berean, denbora batez kanpoan izateko asmoa badugu etxea hutsik dagoenaren itxura izatea saihestu beharra dugu. Azkenik, merkatuan balio handia izan dezaketen objektuak agerian ez jartzeko aholkua eman du Ertzaintzak.

Dena dela, lapurretaren bat gertatu dela jakitekoan edo susmoren bat izatekoan 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu du Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Delituak Gizartea Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Lapurretak azken ordukoa