Gizartea -

Oporrak

Irteera-operazioak auto-ilarak sortu ditu Euskal Herriko errepideetan

19:00ak aldera auto-ilarak ziren A-8 autobidean, Bizkaian, Gallartatik, Kantabriako noranzkoan. Era berean, A-1 autobian ilarak dira, Armiñonen (Araba).

Auto-ilarak A-8 autobidean. Artxiboko argazkia: eitb.eus
Auto-ilarak A-8 autobidean. Artxiboko argazkia: eitb.eus
Auto-ilarak A-8 autobidean. Artxiboko argazkia: eitb.eus

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19:00ak aldera auto-ilarak ziren A-8 autobidean, Bizkaian, Gallartatik (Abanto-Zierbena), Kantabriako noranzkoan. Trafiko handia da zonaldean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, A-1 autobian ere 3 kilometroko auto-ilarak dira, Armiñonen (Araba), Madrilgo noranzkoan. Era berean, N-622 errepidearen eta A-1en arteko loturan, Gasteizen, Madrilgo noranzkoan, 2 kilometroko auto-ilarak dira.

Non kontsultatu daiteke errepideen egoera

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 011 telefonora deitzea aholkatzen du informazioa eskatzeko bidaiari ekin aurretik. Era berean, Trafikoko webgunean edo sare sozialetan errepideen egoera zein den kontsultatu daiteke.

Bestalde, EiTBk ere zirkulazioan suerta litezkeen arazoen berri emango dizu eitb.eus-ek duen trafikoari buruzko atal berezian, eta ordu erdiro Euskadi Irratiko buletinetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak A-8 Autobidea AP-68 autobidea Abanto Kantabria 634 errepide nazionala Oporrak