Gizartea -
Gizakia eta Biosfera programa
UNESCOk Urdaibai proposatu du Euskadin geoaniztasun saioak egiteko
UNESCOren ustez, inguru horrek Estatuan aurki daitezkeen antzeko eremuek baino jarduera askoz gehiago eskaintzen ditu, eta horrek inguru pilotu bezala erabiltzeko leku ezin hobea egiten du.
Erredakzioa
UNESCOk eta Espainiako Biosfera Erreserben Sareak Urdaibai (Bizkaia) proposatu dute Euskadin geoaniztasunaren estrategia probatzeko eremu pilotu bezala. Gainera, bi erakunde hauek inguruko udalerriekin adostutako ekintzak egitea aurreikusten dute, lurraldearen babeserako deialdiak egin eta zetazeoen eta itsas-hegaztien behatoki bat eraikitzearekin batera.
Eusko Jaurlaritzak komunikatu batean azaldu duenez, egindako ekintzak (eta egingo direnak) "leku garrantzitsua dute, bai kantitateari eta bai aniztasunari dagokienez" UNESCOk eta Espainiako Biosferaren Erreserben Sareak abenduan kaleratutako MAB programaren (Gizakia eta Biosfera) aldizkarian.
Aldizkari horretan Euskadin dagoen Biosferaren Erreserba bakarraren inguruko hamar aipamen aurkitu daitezke. Inguru horrek Estatuan aurki daitezkeen antzeko eremuek baino jarduera askoz gehiago eskaintzen ditu, "eta horrek lekuak duen dinamismoa eta bultzadaren isla da", Jaurlaritzaren hitzetan.