• EU
  • ES
  • Albisteak
    • Politika
    • Ekonomia
    • Gizartea
    • Mundua
    • Kultura
    • Osasuna eta ongizatea
    • Teknologia
    • Zuzenean
    • Hauteskundeak
  • Kirolak
    • Futbola
    • Saskibaloia
    • Arrauna
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Kirol gehiago
    • Sailkapenak
    • Zuzenean
    • Euskal Selekzioa
  • Telebista
    • Programazioa
    • Saioak
    • Bideoak
    • ETB1
    • ETB2
    • Etb basque
  • Irratia
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EITB Euskal Kantak
    • Programazioa
    • Saioak
    • Audioak
    • EITBPodkast
  • Besteak
    • Gaztea
    • 3kluba
    • Kosmos
    • EITBPodkast
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Erabiltzaileak
    • Herriak eta hiriak
    • Bideoak
    • Audioak
    • Argazkiak
  • Zuzenean
  • Nahieran
  • EITB TALDEA
  • Politika
  • Ekonomia
  • Gizartea
  • Mundua
  • Kultura
  • Osasuna eta ongizatea
  • Teknologia
  • Zuzenean
  • Hauteskundeak

Gizartea -

Euskara

'EuskarAbentura'k amaiera hunkigarria eman dio ekimenari, helburua lortuta

Gazte askok aitortu dutenez entzun eta bizitakoek “kontzientzia pizteko” balio izan diete eta asko ikasi dute besteen euskalki eta errealitateez.

EuskarAbentura 2018. Bizkaiko Zubian. Argazkia: EiTB
EuskarAbentura 2018. Bizkaiko Zubian. Argazkia: EiTB
EuskarAbentura 2018. Bizkaiko Zubian. Argazkia: EiTB

1:23

Agentziak | Erredakzioa

publikatuta: 2018/07/31 22:26 (UTC+2)
azken eguneratzea: 2020/06/02 08:05 (UTC+2)
Whatsapp Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteka kopiatuta

EuskarAbentura espedizioaren lehen edizioak azken kilometroak egin ditu astearte honetan. Duela hilabete ehun gazte baino gehiago Zuberoatik abiatu ziren, eta oinez 400 kilometro baino gehiago egin ostean Getxora iritsi dira. Euskararen erabileran sakontzeko egitasmoari esker, ekimen honetan parte hartu duten gazteek esperientzia ahaztezin ugari bizitzeko aukera izan dute.

Getxoko Andres Isasi musika eskolan ekitaldi hunkigarria egin aurretik, gazteek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte. Espedizioa larunbatean, uztailak 28, sartu zen Bizkaian, Markina-Xemeinera, zehazki. Udalak egindako harreran jakin zuen taldeak Euskal Herriko eskualde euskaldunenean zegoela; Lea-Artibain euskararen ezagutza % 90ekoa da eta erabilera % 80koa.

Uztailaren 29an, abenturaren etaparik luzeena burutu zuten, 29 kilometrokoa. Bidean Omako Baso Margotua eta Gizateriaren Ondare den Santimamiñe kobazuloa bisitatu zituzten. Gernika-Lumora heltzerakoan euskara zinegotziaren harrera jaso zuten. Halaber, Bilboruntz trenez abiatu baino lehen, Gernikako Juntetxea eta Arbola bisitatu zituzten.

Zeharkatutako lurralde bakoitzean euskarak bizi duen errealitatearen berri izan dute gazteek. Euskararen erabileran eragitea EuskarAbenturaren helburu nagusienetako bat izan da, soziolinguistika hitzaldiez gain, Euskaraldiko kideen bisitak ere izan dituzte eta dinamika desberdinak garatu dira.

Gazte askok aitortu dutenez entzun eta bizitakoek “kontzientzia pizteko” balio izan diete eta asko ikasi dute besteen euskalki eta errealitateez. Gazteen arteko sareak sortzea ere bilatzen zuen EuskarAbenturak, eta aurrera begira jatorriaren araberako lurralde-oreka hobetzeke dagoen arren, sortutako sarearen indarra nabarmentzekoa da.

Era berean balore positiboak zeharka landu dira EuskarAbenturan, esaterako ingurumenarekiko errespetua eta zaintza. Hondakinen kudeaketa egunero zaindu da, zaborra ondo berezituz eta birziklatzeko dagokion ontzietara bideratuz.

400 kilometro

Espedizioa uztailaren 1ean abiatu zen Mauletik (Zuberoa), Done Jakue bidearen ibilbide Frantsesa jarraituz, Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) eta Iruñetik igaro eta Vianaraino (Nafarroa). Bertatik autobus batek Donemiliaga Kukulara (Errioxa) eraman zituen abenturazaleak. Bertan orain arte aurkitu diren euskarazko idazki zaharrenak ikusi ahal izan zituzten.

Donemiliagatik Gesaltza Añanara (Araba) igo eta Barnealdeko bidea kontrako norabidean egin zuten Iruneraino (Gipuzkoa). Trenez Baionara (Lapurdi) igo eta handik Kostaldeko ibilbidetik jarraitu zuten, Kantauri kostalde guztia zeharkatuz, Getxoko Bizkaia zubian amaitzeko, uztailaren 31n.

Espedizioa Euskal Herrian kokatzen diren Unescok izendatutako gizateriaren ondare guztietatik igaro da: Done Jakue bidea, Santimamiñeko kobazuloak, Ekaingo leizeak, Altxerriko kobak eta Bizkaia zubia.

Erlazionatutako edukiak

Euskarabentura

'EuskarAbentura' amaitu da, 400 km baino gehiago egin ostean

Espedizioa Maule-Lextarren hasi dute. Irudia: 'EuskarAbentura'

'EuskarAbentura'k hasi du Euskal Herri osoa zeharkatzeko espedizioa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Iparraldea berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea EuskarAbentura Espedizioa azken ordukoa Gazteak albisteak
Bisitatuena
  • Albisteak
  • Kirolak
  • Kultura
  • Telebista
  • Irratia
    • Telebista:
    • Programazioa
    • Telebista Programak
    • Bideoak
    • Irratia:
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EiTB Euskal kantak
    • Programazioa
    • Irrati programak
    • Audios
    • Azken Albisteak:
    • Polilika albisteak
    • Ekonomia albisteak
    • Gizartea albisteak
    • Mundua albisteak
    • Bitxikeriak
    • Jendea
    • Teknologia
    • Kirolak:
    • Futbola
    • Emakumeen kirola
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Saskibaloia
    • Surfa
    • Arrauna
    • Motorra
    • Kirol gehiago
    • Kirola zuzenean
    • Kultura:
    • Musika
    • Zinema
    • Literatura
    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Gastronomia
    • Euskara
    • Zinemaldia
    • Multimedia:
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Audioak
    • Gaztea
    • 3 Kluba
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Zozketak doan
    • Loteria
    • Hauteskundeak
    • Parte hartu
    • Gai interesgarriak
    • Herriak eta hiriak
    • Nola ikusi eta entzun EiTB
    • Podcast
    • Prentsa Aretoa
Facebook Instagram Twitter Linkedin Telegram Youtube Rss Newsletterra
© 2023 EITB.
Pribatutasun Ataria Lege Oharra Cookien erabilera Cookien konfigurazioa Gardentasuna Kontaktua Web mapa
Entidad adherida a Confianza Online