Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek emaztea jo du kale erdian, Bilbon

Ertzaintzak atxilotu egin du 47 urteko ustezko erasotzailea, lekukoek atxiki ondoren.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean Bilbon, ustezko genero indarkeria leporatuta. Atxilotuak emaztea jo zuen kale erdian, hainbat lekukoren aurrean. Lekuko horiek erasotzailea atxikita izan zuten Ertzaintzaren patruila bat heldu zen arte, Segurtasun Sailaren arabera.

Ertzaintzak 21:20an jaso zuen abisua, Bilboko Ametzola kalean eraso matxista bat gertatzen ari zela ohartarazteko, eta lekukoek erasotzailea atxikita izan zuen, patruila bat bertaratu zen arte.

Erasoa 7 urteko alabaren aurrean egin omen zuen gizonak, eta biktima Basurtuko ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak atxilotu egin zuen erasotzailea, eta gaur bertan utziko du epailearen esku.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Albisteak Matxismoa