Gizartea -
Mendia
Mendizale donostiar bat erreskatatu dute Ori mendian, garezurrean zaurituta
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, biktima (56 urteko gizon donostiarra) mendi-magal batetik erori eta harkaitz batzuen aurka talka egin du.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak 56 urteko mendizale donostiar bat erreskatatu du Ori mendian, "garezurrean zauri sakona" zuela.
Agenteek emandako informazioaren arabera, mendiaren magal batetik erori eta harkaitz batzuen aurka talka egin du, beste hainbat mendizalerekin batera 1.900 metrora igo eta gero.
Mendizalearen lagunek eman dute abisua, eta Nafarroako Gobernuko helikoptero bat joan da istripuaren tokira. Ondoren, medikalizatutako beste bat ere joan da erreskatean laguntzera.
Hara iritsi direnean, sorosle bat zaurituarengana hurbildu da garabi bat erabilita. Lehen laguntza emateaz gain, inmobilizatu egin dute, gertuko eremu batera eramateko.
Erreskatearen unean inguruan zegoen haize bortitza nabarmendu du Guardia Zibilak, “oso arriskutsutzat” jo dute lekua.