Gizartea
Indarkeria matxista
'Ez beti da ez' lemapean, eraso sexistak gelditu nahi ditu Marijaiak Aste Nagusian
Agentziak | Erredakzioa
Indarkeria matxistaren aurrean, eskura erakusten ari da Marijaia Bilboko Udalak sare sozialetan abiarazi duen kanpaina berrian.
-
Eraso sexisten aurkako kartela / Bilboko Udala.
Bilboko Udalak eraso sexisten aurkako kanpaina berria abiarazi du, Aste Nagusira begira, web gunean eta sare sozialetan.
Irudian Marijaia ageri da, eraso sexisten aurrean eskua eta “Ez beti da ez” esaldia erakutsiz, lehen planoan.
Atzean hainbat esku agertzen dira, tamaina desberdinetakoak, herritarren inplikazioa irudikatuz, edozein motatako erasoen kontra eta dibertsitatearen eta berdintasunaren aldeko apustu moduan.
¿¿¿¿¿ Aurten ere, Bilboko jaietako erreginak, gure Marijaiak, erasoak gaitzetsi nahi ditu eta mezu argia bidali: “NO ES NO / EZ BETI DA EZ” ¿ https://t.co/1oVkPv7V5g#NoEsNo #EzBetiDaEz#AsteNagusia2018 pic.twitter.com/z9Rj5NqArn
— Bilbao Udala - Ayto (@bilbao_udala) 6 de agosto de 2018
Udalaren asmoa goiburuaren atzean “gizartearen eta herritar guztien inplikazioa” egotea da, “bai bat edota nahi argi eta esplizitua ez den guztia, ez bat denaren” ideia zabaltzeko.
Aste Nagusiaren aurreko egunetan, kanpaina osoa, protokoloa eta “edozein motatako eraso sexista sufritzen duten emakumeen zerbitzura” dauden bitartekoak aurkeztuko ditu Udalak.