Gizartea -
Trafiko istripua
Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Puiun, kamioi bat errepidetik irtenda
N-121 bideko 29,8. kilometroan izan da trafiko istripua, Puiun (Nafarroa). Gidaria zauritu da, eta berarekin zihoan pertsona, 48 urteko gizon poloniarra, hil egin da.
Agentziak | Erredakzioa
Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu da Puiun (Nafarroa) izandako auto istripu batean, kamioi bat bidetik aterata eta bide bazterrean iraulita. Ibilgailuak paper-bobinak zeramatzan.
Guardia Zibilak esan duenez, istripua 07:35ean izan da, N-121 errepideko 29,8. kilometroan. Kamioi bat errepidetik atera da, eta gidaria zauritu egin da. Berarekin zihoan laguna, 48 urteko gizon poliniarra, berriz, hil egin da. Tafalla eta Kordobilako suhiltzaileek atera dute biktimaren gorpua ibilgailutik.
Istripua izan den tokira Foruzaingoa eta inguruko osasun langileak ere bertaratu dira.
Guardia Zibilak hartu du gertatutakoa argitzeko ardura, eta ibilgailuak beste bide batetik bideratu dituzte.