Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati ukituak egiteagatik

35 urteko gizona sexu-abusuak egotzita atxilotu dute. Gertakariak 04:00ak aldera jazo dira Bretxa inguruan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak goizaldean, Donostian, sexu-abusuak leporatuta, Alde Zaharreko kale batean emakume bati ukituak egin ondoren. Atxilotuak aurrekariak ditu.

Ertzaintzak jasotako salaketaren arabera, gertakariak 04:00ak aldera jazo dira Bretxako saltoki-gune inguruan. Biktima bikotekidearekin zihoan, eta gizonezko batek eraso egin eta ukituak egin dizkio, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Emakumearen bikotekideak erasotzaileari aurre egin dio, eta borrokan hasi dira. Ondoren atxilotuaren lagunak agertu dira, eta erasotzailea berriro saiatu da, biktimari berriz eraso eginez.

Egoera ikusita, biktimak eta haren bikotekideak ihes egin eta etxeko atarian babes hartu dute. Hala ere, erasotzaileek jazarri dituzte, eta horietako batek atariko atearen kristalak hautsi ditu, eta paretik kentzen hasi da, barrura sartu nahian.

Orduan, Ertzaintzako patruila bat heldu da, gertakariaren abisua jaso ondoren, eta ustezko bi erasotzaile Sarriegi plazan aurkitu ditu. 35 urteko gizona lau aldiz atxilotu dute. Oraingoan sexu-abusuak egotzita atxiki dute ertzainek.

Bestalde, atariko atean egindako kalteengatik 48 urteko beste gizon baten aurka ikerbidea hasi du Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostiako Alde Zaharra Matxismoa Feminismoa