Gizartea -

Misioa eguzkiaren atmosferara

Atzeratu egin dute Eguzkira bidaliko duten Parker sondaren jaurtiketa

Hirugarren aldiz atzeratu behar izan dute jaurtiketa orain arte. Parker Solar Probe espazio-ontziak zazpi urte emango ditu Eguzkira heltzeko, Venusen orbita aprobetxatuta.

Parker Solar Proberen marrazkia. Argazkia: NASA
Parker Solar Proberen marrazkia
Parker Solar Proberen marrazkia. Argazkia: NASA

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parker eguzki-sondaren jaurtiketa igandera arte atzeratu dute gaur. Cabo Cañaveraleko basean atzeratu behar izan duten hirugarren jaurtiketa da. Eguzkiaren koroan barrena ibiliko den lehen espazio-ontzia da (Florida).

NASAren helburua Eguzkira inoiz baino gehiago hurbiltzea da, atmosferaren sekretuak ezagutzeko asmoz.

Parker Solar Probe Delta IV misil batekin aireratuko da Kennedy espazio zentrotik (Florida), eta Venusen grabitazioaz baliatuko da ia zazpi urtez bere orbita Eguzkira hurreratzeko.

Espazio-ontzia Eguzkiaren atmosferan ibiliko da gure izarretik 6,1 milioi kilometroko distantzian, Merkurioren orbitan, eta aurreko espazio ontziak baino zazpi aldiz gertuago egoteko.

Eguzkitik gertuenen egongo den unean 1.377 gradu inguruko tenperatura jasan behar du. Halere, barrualdean giro tenperatura mantentzeko gauza izango da.

NASAk sortutako animazioa

Gaur egun, aitzindaritzako ingeniaritza termikoari esker izango da posible halako bidaia egitea. Parker Solar Probek lau tresna multzo eramango ditu, eremu magnetikoak, plasma, energia partikulak eta eguzki-haizea neurtzeko diseinatuak, NASAk azaldu duenez.

Eguzkiaren atmosferako kanpoko aldean -koroa izenez ezagutzen da- dagoenean, Parker Solar Probek in situ egingo ditu neurketak eta argazkiak, eta espero da koroaren gaineko ezagutza irauli eta eguzki haizearen jatorriaz eta eboluzioaz dakiguna zabaltzeko.

Era berean, ekarpen kritikoak ere egingo ditu Lurraren inguruko espazioan izaten diren aldaketek bizitzan eta teknologian nola eragiten duten aurreikusten laguntzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Nasa