Gizartea -
Loteria Nazionala
Loteria Nazionalaren lehen sariaren zati bat erori da Sestaon
41.103 izan da zenbaki sariduna, eta horren zati bat saldu dute Jose Antonio Agirre Kale Nagusian kokatutako loteria-administrazioan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Loteria Nazionalaren larunbat honetako zozketaren lehen sariaren zati bat Sestaon egokitu da. 41.103 izan da zenbaki sariduna, eta horren zati bat saldu dute Jose Antonio Agirre Kale Nagusian kokatutako loteria-administrazioan, Sestaon, alegia. Sari horri 600.000 euro dagozkio.
Lehen sari horren beste partea Don Benito Extremadurako udalerrian erori da.
Bestalde, bigarren saria 477 zenbakiari egokitu zaio, eta Valladoliden, Alacanten, Coruñan, Madrilen eta Malagan saldu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea