Gizartea -
Hegazkin istripuaren ostean
Tajikistanen zauritutako euskal mendizalea, egonkor eta pronostiko erreserbatuarekin
Dirudienez, eguraldi txarrak eragin zuen hegazkin istripua, baita erreskate taldeak 24 ordu baino gehiago behar izatea ere bertara iristeko.
Agentziak | Erredakzioa
Roberto Rodrigo euskal mendizalea, Takistango hegazkin istripua izan zenean barruan zihoana, ospitaleratuta dago Dusamben, herrialdeko hiriburuan, baina egonkor dago, eta pronostiko erreserbatuarekin.
Astanan (Kazakhstan) Espainiak duen Kontsulatuak informazio hori eman dio mendizalearen familiari. Oraindik ezin izan dute harekin harremanetan jarri, eta ez dute izandako zauriei buruzko xehetasun gehiago. 17 pertsonarekin batera zihoan Rodrigo istripuan izan zenean, eta horietatik bost hil egin ziren.
Familiako gertuko iturriek azaldu duenez, Barakaldoko (Bizkaia) mendizaleari behaketa egiten ari zaie, eta ospitaleak goiz honetan medikuen iragarpena ematea espero dute.
Astelehenean, Pamir mendien gainetik zihoala izan zuen MI-8 helikopteroak istripua, Ismail Samani izeneko munduko mendirik altuenetako batetik alpinista talde bat zeramala.
Orotara, 18 lagun zihoazen bertan, eta hiru alpinista errusiar eta tripulazioko bi kide zendu ziren istripuaren ondorioz. 14:30ean (09:30 GMT) izan zuen istripua helikopteroak, 7.000 metrotik gorako altueran.
Dirudienez, eguraldi txarrak eragin zuen hegazkin istripua, baita erreskate taldeak 24 ordu baino gehiago behar izatea bertara iristeko.