Gizartea -

EBren proiektua

Gasteiz, Donostia eta Iruñeko autobus geltokiak, jasangarrienen artean

Arabako hiriburuak lau zuhaitzen ziurtagiria lortu du, bosteko maximoa zegoela, kontsumo energetikoan eta emisio kutsatzaileetan oinarrituta.

Donostiako autobus geltokia. Artxiboko irudia: EiTB
Donostiako autobus geltokia. Artxiboko irudia: EiTB
Donostiako autobus geltokia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko proiektu batek Gasteiz, Donostia eta Iruñeko autobus geltokiak sartu ditu Estatuko jasangarrienen artean.

Gasteizko Udalak ohar bat bidali du astearte honetan, SUDOE Stop CO2 proiektuko ikerketaren emaitzak emanez. Espainiako 18 autobus geltokik hartu dute parte, eta Arabako hiriburuak lau zuhaitzen ziurtagiria lortu du, bosteko maximoa zegoela, kontsumo energetikoan eta emisio kutsatzaileetan oinarrituta.

Oharrean irakur daitekeenez, besteak beste, Bartzelona, Santander, Oviedo, Logroño, Cadiz eta Sevilla hiriek hartu dute parte ekimenean.

Apirilaren 25ean egindako ebaluazioaren ostean, Gasteizko autobus geltokian jaso duten lau zuhaitzeko ziurtagiriak "energia geotermikoa eta fotovoltaikoa aprobetxatzeari esker lortutako jasangarritasuna aitortzea dakar, baita LED argiztapen sistemak jartzearena ere", azaldu du oharrean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Euskadiko kutsadura gaur