Gizartea -

A17ko urteurrena

Colau: 'Mina egin ziguten, baina ez ziguten euren gorrotoa kutsatu'

"Ez diegu uko egin gure balio eta uste sendoei; urtebete geroago, inoizko indartsuen daude", esan du Bartzelonako alkateak, ostegun honetan, adierazpen instituzional batean.

Bartzelonako alkate Ada Colau, adierazpen instituzionalean. Argazkia: EFE.
Bartzelonako alkate Ada Colau, adierazpen instituzionalean. Argazkia: EFE.
Ada Colau: 'Bartzelonak ez ditu sekula ahaztuko biktimak'

2:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ada Colau Bartzelonako alkateak iazko abuztuaren 17an Kataluniako hiriburuko Ranblan eta Tarragonako Cambrilsen izandako atentatuetako biktimak ekarri ditu gogora, bai eta herritarren erantzuna ere: "Mina egin nahi ziguten, eta lortu ere lortu zuten, baina ez zuten lortu euren gorrotoa guri kutsatzea".

"Ez diegu uko egin gure balio eta uste sendoei; urtebete geroago, inoizko indartsuen daude", esan du, ostegun honetan, adierazpen instituzional batean. Colau hunkitu egin da ekitaldian, erasoen lehen urteurrenaren bezperan. Bartzelonan lore-eskaintza egin dute Ranblan, eta ekitaldia, Catalunya Plazan.

Colauk esan duenez, Bartzelona bake-hiri bat da eta izango da, ausarta, "beldurrari maitasuna erabiliz aurre egiten diona", eta gerratik, gosetik eta indarkeriatik ihes egiten duten pertsona guztiei irekia; izan ere, bera alkate duen hiriak bizi duen izuari egunero egiten diote aurre Siria, Irak, Afganistan eta Yemengo herritarrek, esan duenez.

Torra: "Omenaldia biktimei eta hainbat frontetan laguntza eman zutenei"

Ildo horretan, Generalitateko presidente Quim Torrak nabarmendu du ostiral honetan Bartzelonan omenaldia egin nahi dietela biktimei, batetik, eta, bestetik, Lledonerseko kartzelaren aurrean, atentatuen egunean hainbat frontetan euren laguntza eman zuten "zerbitzari publiko guztiei".

Ripollen (Girona) egin ditu Torrak adierazpen horiek, elkarbizitzaren aldeko ekitaldi batean; izan ere, herri horretan bizi ziren A17ko terroristak, tartean erasoen bultzatzaile izan zen Abdelbaki Es Satty imama.

Torraren iritziz, "garrantzitsuena" da atentatuak pairatu zutenak eta euren familiakoak izatea ostiral honetako ekitaldiko protagonistak. Nolanahi ere, Torrak baieztatu du ANC eta Omnium Cultural erakunde independentistek deitutako ekitaldira ere joango dela, Lledonerseko kartzelaren aurrean egingo den ekitaldira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Bartzelona albisteak Atentatuak albisteak Gizartea Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa