Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko batek ustez emaztea eta semea hil ditu Segovian
Krimenaren ostean, ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du. Gertakari larria Torrecaballerosen gertatu da, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
52 urteko gizonezko batek ustez emaztea eta semea hil ditu eta ondoren bere buruaz beste egin du Torrecaballerosen (Segovia), Gobernuak Segovian duen Azpiordezkaritzak eta Udalak jakitera eman dutenez.
Guardia Zibilak 02:00ak aldera izan du gertakariaren berri, orduan aurkitu baititu hilotzak etxebizitzako hainbat gelatan.
Hildakoek tiroak zituzten buruan eta bat 52 urteko gizonezkoa zen, beste bat 49 urteko emakumea eta 16 urteko mutikoa zen hirugarrena.
Zantzu guztien arabera, gizonezkoa izan da emaztea eta semea hil dituena, izan ere, horren ondoan aurkitu dituzte armak.
Hildakoen familiak Guardia Zibilean salaketa jarri ostean joan ziren agenteak etxebizitzara. Hilketak urtarrilaren 11tik 12rako gauean gertatu zirela uste dute.
Orain, Segovian daude gorpuak bertan egin behar baitiete autopsia heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
Dirudienez, bikotea banantzeko izapideak betetzen ari zen, baina inoiz ez zen tratu txar salaketarik izan.