Gizartea -

83 urteko gizonezkoa

Ekoran, Araban, galdutako gizonaren bilaketari berriro ekin diote

Bilaketa lanak Ekora, Oion, Guardia eta Moreda Arabako udalerrietan egingo dituzte batez ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek asteartean galdutako Ekorako gizonaren bilaketa lanei berriro ekin diete goizeko lehen orduan, bizilagunen, DYAko eta Gurutze Gorriko langileen eta txakur unitateen laguntzarekin. 83 urteko gizonezkoa bi egun daramatza galduta.

Herrizango Sailak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako teknikari bat ari da bilaketa lan "zabala" koordinatzen Oionetik, Ekoratik hurbil dagoen udalerria, eta Logroñotik kilometro gutxira.

Ertzaintzaren helikoptero bat ere bilaketan lanetan parte hartzen ari da, mediko erreskate taldeekin eta txakur unitateekin batera. Bertan lanean dira baita larrialdietako zerbitzuetako langileak, Arabako Foru Aldundikoak eta inguruetako bizilagunak.

Ertzaintzak galdutako gizona Logroñora garraio publikoren batean joan ote zen jakiteko ikerketak egin zituen atzo, baina ez dute, momentuz, inolako emaitzarik lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea