Gizartea -
Emakumeen aurkarko indarkeria
Gizon batek bikotekidea, 26 urtekoa, hil du Granadako denda batean
Polizia dendan sartu denean, erasotzaileak marmol lauza bat zuen eskuan, ustez bikotekidea hiltzeko erabili duen arma.
Erredakzioa
32 urteko gizonezko batek bikotekidea hil du (26 urte) Granadako denda batean, marmolezko lauza batekin buruan joz.
Gertaera atzo, osteguna, 20:00ak aldera jazo zen, antza, biek gidatzen duten denda batean, Trajano kaleko 8. zenbakian, 112 zerbitzuak eta Poliziak EFEri jakinarazi diotenez.
Aipatutako informazioaren arabera, hilketa denda-ostean izan zen, janari eta edariak 24 orduz saltzen dituen denda batean, alegia. Polizia bertara heldu zenean, X.L. ustezko erasotzaileak marmolezko harlauza bat zuen eskuan eta W.L. emakumea lurrean botata zegoen, buruan zauriak zituela.
Agenteak leiho batetatik sartu behar izan ziren dendara. Barrutik entzuten ziren oihuak izan ziren alarma piztu zutenak. Lokalari duela gutxi ireki zioten espedientea, alkohola dagokion ordutegitik kanpo saltzeagatik.
Hilketaren ustezko egilea hiriburuaren Ospitalera eraman behar izan dute, zauriak ere baitzituen, eta gero epailearen aurrean izan da.