Gizartea -

Antropologia

Bi espezieren arteko harremanetik jaiotako haur baten aztarnak topatu dituzte

Siberiako kobazulo batean egin dute aurkikuntza. Duela 50.000 urte inguru bizi izan zen. Ama neanderthala zen, eta aita, denisovarra.

Umearen arrastoak topatu dituzten kobazuloa, Siberian. Argazkia: Nature aldizkaria
Umearen arrastoak topatu dituzten kobazuloa, Siberian. Argazkia: Nature aldizkaria
Ama neanderthala eta aita denisovarra zituen neskatila aurkitu dute

1:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi espezie ezberdinetako gizakiek izandako harremanetik jaiotako lehendabiziko gizakiaren arrastoak topatu ditu ikertzaile talde batek Siberian, Nature aldizkariak gaur argitaratu duenez.

Duela 50.000 urte inguru, emakumezko neanderthal batek eta gizonezko denisovar batek sexu-harremanak izan zituzten, eta alaba bat izan zuten.

Ume horren arrastoak 2012an aurkitu zituzten, Siberiako Denisova haitzuloan. Hezur zati bat Leipzigeko (Alemania) laborategi batera eraman zuten, azterketa genetikoa egiteko, eta aurkikuntza baieztatu dute bertan: bi espezie ezberdin horietako ondorengoa zen, eta gutxienez 13 urte zituen.

"Bagenekien neanderthalek eta denisovarrek seme-alabak izan zituztela noizbait, baina ez genuen uste bi espezie horien ondorengo baten arrastoak topatuko genuenik", adierazi du Vivian Slon ikertzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Zientzia